NAFARROA OINEZ
Nafarroa Oinez Nafarroa Garaiko ikastola pribatuen jaia da. Urtero ospatzen da, euskara bultzatzeko eta horrelako ikastetxeak sortu edo mantentzeko asmoarekin.
Lehenengoz 1981eko ekainaren 21ean egin zen, Altsasun. Itxaropenak gainditu egin zituen, izan ere 30.000 pertsona baino gehiago joan ziren ekitaldiri hartara. Altsasun egina zenez Nafarroa Garaian euskaraz irakasten zen lehenbiziko ikastetxea, ekitaldia hantxe egitea erabaki zuten. 18.000 euro (hiru milioi pezeta) irabazi ziren. Diru hura ikastetxea eraikitzearen gastuak estaltzeko erabili izan zen. Lehenengo edizioetan, bisitariei fitxa bat egiten zitzaien sarreran, zeinetan ibilitako kilometro bakoitzeko oroitzapenezko zigilu bat jartzen zitzaien.
Nafarroako ikastolen «alegalizazio» egoerak ekarri zuen gurasoek ordaindu behar izatea ikastola martxan izateko gastuak; izan ere, Nafarroa Garaiko beste ikastetxeek ez bezala, ikastolek ez zuten foru erkidegoko erakunde publikoen diru laguntzarik lortzen DBHa irakasteko. Egoera hura 10 urtez luzatu zen, eta Nafarroa Oinezko festa laguntza handia zen, gastu horiek estali ahal izateko.
1983an udazkenera aldatu zen jaia.
1993an aurreikusita zegoen jende kopurua bikoiztu zen, 100.000 lagun etorri baitziren. Hurrengo urteetan kopuru horri eutsi zaio gutxi gorabehera, klimaren gorabeheran. Euskararen aldeko ekitaldiak garai hartan Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde publikoen sostengua piztu zuen, Juan Cruz Alli (Foru Gobernuko burua) Nafarroa Oineza etorri baitzen.
2003an, lehen aldiz jaia bertan behera utzi behar izan zen, euria zela kausa. Irunberriko ikastolaren diru gastuen zuloa, urte hartan estali asmo zutena, emaitza pribatuei esker txikiagotu ahal izan zen.
Aurten, 2015ean, Elizondoko Baztan Ikastola izango da organizatzailea, 2014an Zangotzan lekukoa hartu ondoren.
Foto: nafarroaoinez.net
Foto: deia.com
Foto: eitb.eus
Foto: nafarroaoinez.net